Espektakulu onena bueltan da Buesa Arenan

Datorren astean, Laboral Kutxa Baskoniak Malagako Unicajaren aurka debutatuko du Buesa Arenan. Estatu eta Europa mailako saskibaloi onena bueltan da Buesa Arenan. Denboraldi berriak hainbat partidu interesgarrirekin emango du hasiera urrian. Datorren astean Bartzelonan debutatu eta gero, Malagako Unicaja izango da Zurbanoko kantxa bistatuko duen lehen aurkaria. Aurten ere, goian lehiatzeko taldea osatu du Unicajak.…

Scouting Davis Bertans

Gaztea, anbizio handiko jokalaria eta jaurtitzaile bikaina. Horrelakoa da Davis Bertans, 6.75 metroko marratik partidu baten norabidea aldatu dezakeen gazte letoniarra. Alfredo Salazarren (Baskoniaren Sekretario Teknikoa) eta taldekideen eskutik, Laboral Kutxako jokalari berriak aurkezten jarraitzen dugu.  Aurtengo taldeak kanpoaldetik duen mehatxu nagusia Davis Bertans da. “Oso hiru altua da; hori dela eta, lau bezala jokatu…

Endesa Superkopa “gastronomikoa”

Aurten ere, denboraldiko lehen txapelketa Gasteizen ospatuko da irailak 26 eta 27an. Endesa Superkopa euskal hiriburura bueltatuko da eta ikuspegi nazionaleko lau talde onenak bertan izango dira. FC Bartzelona, Laboral Kutxa Baskonia, Real Madril eta Valentzia izango dira ebentuaren “osagai” onenak. Ekitaldian hitzaldiak eman dituzten pertsonek hala adierazi dute behin baino gehiagotan. Javier Marotok (Gasteizeko…