Kirolean gure nahia beti mailarik altuenean lehiatzea da, maila nazionalean zein nazioartean. Eta helburu hori gure zaletu, laguntzaile eta orokorrean gizartearentzat onuragarria izatea espero dugu:
- Zaletu eta jarraitzaileei zerbitzurik hoberena eta entretenimendurik handiena eman nahi dizkiegu.
- Gure laguntzaileei haien behar eta helburuei erantzun ematen dieten planen bidez erantsitako balioa eman nahi diegu.
- Gizartean orokorrean populazio osoarentzat bizitza ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu.
![valores](https://www.baskonia.com/wp-content/uploads/2013/12/valores.jpg)
GURE BALOREAK
Klub honen historia ibilbide osoan zehar Klubak zein taldeak erakutsi dituzten hainbat baloreen oinarriaren gainean eraiki da. Balore hauek gure ADN-a eta gure nortasun propioa dira eta beraz, nazio mailan zein nazioartean, kirol eta enpresa proiektu bakarra bihurtzen gaituzten elementuak:
- Anbizioa: Maximoa lortzeko eta orain arteko lorpenak gainditzeko intentzioarekin lan egiten dugu beti, horrela gure laguntzaileei ere euren helburuak lortzen lagunduz.
- Berrikuntza: Berrikuntza merkatuan proiektu berezi bat izaten jarraitzeko bide bezala ulertzen dugu, gure nortasun propioa mantentzen dugun bitartean.
- Talde lana: Klubaren giza talde osoaren talde lana oinarrizkoa da helburuak lortzeko momentuan.
- Sendotasuna: Orain arte egindako ibilbideak argi uzten du gure proiektuaren sendotasuna, kirol zein enpresa mailan, beti maximoa lortzeko lehian eta gainera gestio egokiaren eredu bihurturik.