Palmaresa

Baskonia taldeak izandako ibilbide izugarria agerian gelditzen da bitrinetan gordetzen dituen tituluetan.

Zalantzarik gabe, Laboral Kutxa Baskonia-k haren aldagela gidatu duten teknikari ezberdin eta aipagarrien lanari esker; bere historian zehar Arabako hiriburuan oroimen ona utzi duten maila konpetitibo handiko jokalariz beteriko taldearen kalitate progresiboari esker; hastapenetatik hazten ikusi duten Klubeko agintarien gestio egoki eta egituratuari esker; eta, noski, momentu on eta dirdiratsuetan zein momentu txarrenetan, Laboral Kutxa-ren gotorlekua izan den Buesa Arena-ren harmailak bete dituzten zaleen laguntzari esker oraindik ere hazten doan palmares zabala lortu du.

Laburpen ohar legez aipatu behar da Baskonia-k nomenklatura ezberdinekin parte hartu duela txapelketa ezberdinetan: C.D. Baskonia, 1959an ezarritakoa eta 1983 urtera arte mantendu zena; Caja de Alava, 1984tik 1986ra; Taugres, ezagunenetakoa, 1987 denboralditik 1996ra; TAU Ceramica 1997tik 2009ra; Caja Laboral 2009 denboralditik 2013ra; eta egungoa Laboral Kutxa.

Gainera, talde baskoniarrak ACB Liga-ren titulua eskuratzeko Play Off guztietan parte hartu du, 2001-02, 2007-2008 eta 2009-2010 denboraldian txapeldun izatea lortuz. Errege Kopa-n ere garaipen ezberdinak lortu ditu, garaikurra sei alditan altxatuz, 1994-95, 1998-99, 2001-02, 2003-04, 2005-2006 eta 2008-2009 denboraldietan hain zuzen ere.

Baina Baskoniaren arrakasta ez da estatuko lurraldean zehar soilik hedatzen, Europara ere zabaldu da, erretinetan gordetzen den egun batean bereziki; 1996ko martxoaren 12a, taldeak Europako Kopa-ren Finalean Paok menderatu zuenean, eta gainera marko paregabean, Vitoria-Gasteizko Araba Pabilioian.

Bereziki merituzkoak ditugu Final Four-ean izandako segidako hiru parte hartzeak, Mosku 2005, Praga 2006, Atenas 2007 eta Madrid 2008 hain zuzen ere, TAU Ceramica-k 2001 urtean Euroleaguearen lehen finalean Boloniako Kinder-en aurrean egon zela ahaztu gabe.

Bertako txapelketan, TAU Ceramica-k bere bitrinatan dauzka jokatutako Superkopako hainbat edizioren txapeldunaren garaikurra; Granada 2005, Malaga 2006, Bilbo 2007 eta Zaragoza 2008.

Zortzi denboraldi ondoren, 2017-18 denboraldian Baskoniak acb-ko finala jokatu zuen Real Madrilen aurka. Hala ere, talde gasteiztarrak finala galdu zuen serieko laugarren neurketan. Denboraldi hartan Kirolbet Baskonia Europako zortzi talde onenen artean sailkatu zen, formatu berriaren ezarpenetik bigarren urtez jarraian.

2018-19 denboraldian Baskoniak sendo jarraitu zuen kontinenteko talde onenen artean, hirugarren urtez jarrian Euroleagueko PlayOffetara sailkatuz. Kanporaketa haietan eta hamalau urte ondoren, gasteiztarrek garaipen bat lortu zuten CSKA-ren pabilioian. Ondoren, Buesa Arenan jokatutako Final Four historikoan talde errusiarra bilakatu zen txapeldun.

Azken liga lortu eta hamar urtera, 2020 urtean Baskoniak historiako liga bereziena konkistatu zuen, Koronabirusaren liga alegia. Dusko Ivanovicen gizonek klubaren historiako laugarren liga irabazi zuten Valentzian, finalean Bartzelona garaituz. Luca Vildozaren saskiratze ahaztezinari esker, Saski Baskoniak izugarrizko amaiera eman zion 60. urteurrenaren denboraldiari.

Baskoniak Asoziazio Kopa ere irabazi du, batean bakarrik jokatutako txapelketa. Villanueva de la Serenan (Badajoz) izan zen 1985 urtean eta Caja de Alavak CAI Zaragoza gainditu zuen finalean. Garaipen honi esker Baskoniak lehen aldiz lortu zuen europar txapelketa batean jokatzeko lekua, Korac Kopa alegia.

Garaipen guztiek berez argi uzten dute Klubak sorreratik bertatik izandako goranzko ibilbidea, eta azken finean denon artean arrakasta berriak ospatu ahal izan ditzagun etorkizunera ilusioz begiratzen duen lan filosofia sendotu baino ez dute egiten.

Trofeoak

  • ACB Liga 
    • 2019-20 Txapelduna
    • 2009/10: Txapelduna
    • 2008/09: Finalista
    • 2007/08: Txapelduna
    • 2006/07: Finalerdiko
    • 2005/06: Finalista
    • 2004/05: Finalista
    • 2003/04: Finalerdiko
    • 2001/02: Txapelduna
    • 2000/01: Finalerdiko
    • 1997/98: Finalista
    • 1991/92: Finalerdiko
    • 1990/91: Finalerdiko
  • Errege Kopa
    • 2009: Txapelduna
    • 2008: Finalista
    • 2006: Txapelduna
    • 2004: Txapelduna
    • 2003: Finalista
    • 2002: Txapelduna
    • 1999: Txapelduna
    • 1995: Txapelduna
    • 1993/94 Finalista
  • Superkopa
    • 2008: Txapelduna
    • 2007: Txapelduna
    • 2006: Txapelduna
    • 2005: Txapelduna
  • Euro Cup
    • 1995/96: Txapelduna
    • 1994/95: Finalista
    • 1993/94 Finalista
  • Euroleague
    • 2008: Final Four-eko Finalista Madrid
    • 2007: Final Four-eko Finalista Atenas
    • 2006: Final Four-eko Finalista Praga
    • 2005: Final Four-eko Finalista Mosku
    • 2000/01: Bologna – Vitoria-Gasteiz Finalista
  • Bestelako tituluak

    • 1993/94: Espainiako Txapeldun Juniorra
    • 1990/91: Espainiako Txapeldun Juniorra
    • 1984/85: Asoziazio Kopako Txapelduna