Jayson Granger Buesa Arenara itzuliko da

Joko antolatzaile uruguaitarrak, Alemaniako ligako txapeldun izendatu berriak, Baskoniako joko zuzendaritza indartuko du 2021-22 denboraldian. Jayson Granger berriz, baskonista izango da hurrengo denboraldian. Saski Baskoniak eta joko-antolatzaile uruguaitarrak akordioa lortu dute hurrengo bi denboraldietarako talde gasteiztarraren joko zuzendaritzara itzultzeko. Alemaniako ligako finaleko MVP (29 puntu) Alba de Berlin taldearekin, Montevideokoa, hiru denboraldiz bere etxea izan…

Komunikatu ofiziala: TD Systems

Saski Baskonia SADk jakinarazi du TD Systems (TEDUIN, S.A.) enpresak 2020ko uztailean 2020/21 denboralditik 2023/24 denboraldira (biak barne) sinatutako babesletza-kontratua bete ez duenez, kontratua suntsiarazi egin behar izan dela. Klubak eskerrak eman dizkio TD Systemsi hilabete hauetan egindako lanagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.

Innovaraba errealitatea bihurtu da

Europa Biltzar Jauregiak Baskonia-Alavés taldearen proiektuaren hasiera jasoko du arabatar eta euskal erakundeen babesarekin. Proiektu honek nazioarteko erreferentziako proiektua izan nahi du osasuna, kirola, teknologia berriak eta etorkizuneko profesionalen formakuntzaren arloan. Innovarabak Gasteizek eta arabatar herrialdeak duen sendotasunak elkartu nahi ditu. Enplegu sorkuntza, iraunkorra eta berritzailea den proiektu honek ekonomia-hazkunderako eta indarberritzerako garrantzi handia du.…