Highlights: Maik Kotsar

Barruko jokoan, Joan Peñarroyaren jokalari garrantzitsuenetako bat izan da pibot lituaniarra. Euroleague eta Endesa Liga artean, 69 neurketa jokatu ditu Maikek. 69 norgehiagoketatik 34, Europako txapelketa nagusian izan dira. Euroleagueko debut denboraldian 9,3 puntu, 4,3 errebote, 1,4 asistentzia eta 13,3-ko balorazioa lortu du jokalari urdin-gorriak. Zenbaki hauekin, talde gasteiztarreko hirugarren jokalaririk baloratuena izan da. 23…

Highlights: Sander Raieste

Saski Baskonian bere hirugarren denboraldia bete du hegaleko estoniarrak, 46 partida jokatuz. Sanderrek 19 neurketa jokatu ditu Europako txapelketan eta 27 Endesa Ligan. 15 puntu eta 16-ko balorazioarekin, 2022-ko urriaren 9an, Lenovo Teneriferen aurka, jokatu zuen bere partidarik onena estoniarrak. Harrobiko jokalaria aurrerapausoak ematen ari da klub gasteiztarrean. 20-21 denboraldian debuta egin zuenetik, minutu eta…

Highlights: Rokas Giedraitis

Klub gasteiztarren eginiko hirugarren denboraldian, 68 partida jokatu ditu kapitain moduan jokalari lituaniarrak. Horietatik 33 Endesa Ligan izan dira, 1 Errege Kopan eta 34 Euroleaguen. Europako txapelketan parte hartu duen bere laugarren denboraldian, hegalekoak, bataz beste, 26:37 minutu jokatu ditu neurketako, 10,4 puntu, 5,9 errebote eta 13,5-eko balorazioa lortuz. Zenbaki hauekin, taldeko bigarren jokalari baloratuena…

Highlights: Tadas Sedekerskis

Tadas Sedekerskisek 48 partida jokatu ditu denboraldi honetan. Horietatik 23 Euroleaguen izan dira eta 25 Endesa Ligan. Europako txapelketan 23 neurketetan parte hartu du jokalari lituaniarrak, 5,9 puntu, 4,2 errebote eta 9,7-ko balorazioa lortuz. 16 puntu eta 23-ko balorazioarekin, Bartzelonaren aurka jokatu zuen bere norgehiagokarik onena Tadasek. Endesa Ligan ere protagonismoa izan du. Bataz beste,…

Highlights: Dani Diez

Hegaleko madrildarrak 57 neurketa jokatu ditu Cazoo Baskoniako elastikoarekin, horietatik 32 Endesa Ligan izanik eta 25 Euroleaguen. Europan, talde arabarreko jokalariak 2,7 puntu, 1,8 errebote eta 3,2-ko balorazioa lortu du. 12 puntu, 5 errebote eta 16-ko balorazioarekin, AS Monakoren aurka jokatu zuen bere partidarik onena Dani Diezek. Endesa Ligan jokaturiko 32 norgehiagoketan, Dani Diezek 4,8…

Highlights: Daulton Hommes

Daulton Hommesek 55 partida jokatu ditu Baskoniako elastikoarekin. 31 Euroleaguen izan dira eta 24 Endesa Ligan. Europako txapelketako bere debut urtean, jokalari estatubatuarrak 19:52 minutu jokatu ditu norgehiagokako, 7,0 puntu, 2,9 errebote, 1,6 asistentzia eta 7,5-eko balorazioa lortuz. Denboraldiko bere partidarik onena Valentziaren aurka jokatu zuen, 24 puntu, jaurtiketa libreetan 15etik 15 saskiratuz, 6 errebote…

Highlights: Steven Enoch

Steven Enochek, talde gasteiztarreko barruko jokalarietako batek, 50 partida jokatu ditu denboraldi honetan, 26 Endesa Ligan eta 24 Euroleaguen. Endesa Ligan egin duen hirugarren denboraldian, pibot urdin-gorriak 18:40 minutu jokatu ditu norgehiagokako, 7,6 puntu, 5 errebote eta 9,2-ko balorazioa lortuz. Cazoo Baskonian birrintze gehien egin dituen eta txapel gehien jarri dituen bigarren jokalaria izan da…

Highlights: Darius Thompson

Jokalari estatubatuarra, Joan Peñarroyaren taldeko joko zuzendari nagusia bihurtu da Gasteizen egin duen lehen denboraldian. Darius Thompsonek 69 partida jokatu ditu guztira, 35 etxeko txapelketan eta 34 Europako txapelketan. Euroleaguen, Baskoniako jokalari baloratuena bezala amaitu du denboraldia Darius Thompsonek, 12,6 puntu, 3,2 errebote, 6,7 asistentzia eta 17,1-eko balorazioa lortuta. 227 saskiraketa pase emanda, txapelketa osoko…

Highlights: Vanja Marinkovic

Joan Peñarroyaren taldean jokalari garrantzitsuenetako bat izanez amaitu du Baskonian egindako bere bigarren denboraldia Vanja Marinkovicek. Hegaleko serbiarrak 64 partida jokatu ditu guztira, 34 Euroleaguen eta 30 Endesa Ligan. Europako txapelketa nagusian, bataz beste, 19:51 minutu jokatu ditu partidako Marinkovicek, 9,1 puntu, 1,6 errebote eta 6,4-ko balorazioa lortuz. Vanjak, Euroleagueko bere 100. neurketan jokatu zuen…