Kim Tillie: “Gasteizera etortzea aukera ezin hobea da niretzat eta taldeari ahalik eta urrunen heltzen lagundu nahi diot”.

Kim Tillie fitxaketa baskonista berria gaur goizean izan da aurkeztua Villasuso Jauregian. Jokalariak hiru urte sinatu ditu eta 14 zenbakia jantziko du. Komunikabideen aurrean eginiko lehen adierazpenetan “Baskonia bezalako talde historiko batera etorri izanaz oso pozik nago. Aurrera pausu handi bat da niretzat” adierazi du frantziarrak. Frantziarrak behin baino gehiagotan errepikatu du Baskonian egoteak aukera…

Tornike Shengelia: “Baskonia Europako talde onenetako bat da eta bertan hobetzen jarraitu nahi dut”

Laboral Kutxako jokalari berria aurkeztua izan da gaur. Shengeliak hiru denboraldiz jantziko du elastiko baskonista eta 7 zenbakiarekin jokatuko du.   Gasteiz, 2014ko uztailak 18. Tornike Shengelia -2014/2015 denboraldiari begira Laboral Kutxak eginiko lehen fitxaketa- ofizialki izan da aurkeztua. Egun hauetan bere lehen semea jaio ondoren, Shengelia atzo heldu zen Gasteizera. “Oso ondo dago, zazpi…

Ilimane Diop: “Denboraldian zehar egindako lanaz pozik nago eta nigan izan duten konfiantza asko eskertzen dut”.

Ilimane Diop izan da taldeko ‘rookie’a aurten. Senegaldarrak minutu ugari izan ditu bai Ligan eta bai Euroleaguen. Esperientza hau oso garrantzitsua da berarentzat, “nigan izan duten konfiantza asko eskertzen dut. Gazteengan konfiantza izatea zaila da”. Harrobiko jokalariak aldageletan izan duen ‘benjamin’ esperientzia azaldu du. “Aurten ‘rookie’a izatea tokatu zait, baina oso ondo pasatu dut. Aldageletan…

5+11 Fundazioa, balore eskola

5+11 Fundazioak gizarte errespontsabilitatean oinarritutako denboraldiari eman dio amaiera. Agente desberdinekin elkarlanean (Instituzioekin, entitateekin, kolektiboekin eta irabazi-asmo gabeko hainbat Arabar Asoziaziorekin), denboraldian zehar gizarte izaerako hainbat aktibitate landu izan ditu Fundazioak.

Aurkariaren analisia: FIATC Joventut

Salva Maldonadoren taldeak Gasteiztarrak irabazi zituen txapelketako lehen txanpan 9 punturen abantailaz euren aurpegirik onena erakutsiz. Taldea klasifikazioko erdiko aldean dago eta partidu garrantzitsuak irabazi ditu. Nahiz eta ACBko talde gazteenetako bat izan kapaz izan da txapelketako talde handien aurrean aurpegia ematea. Maldonadok errastasunez eta lotsagabe jolastera behartzen du taldea, bi bertute oso arriskutsu edozein…