ARABA GUNEA

Asteburu honetan, Araba Gunean izan da Vicente Abreu Elkarteen Federazioa. Vicente Abreu Elkarteen Federazioak lanean dihardu urritasun psikikoak, fisikoak eta/edo sentsorialak dauzkaten eta desgaitasuna eragiten dieten talde edo pertsonak gizarteratzearen alde. Gonbidapen honekin, foru aldundiak erakunde horrek patologia horiek dituzten pertsonen alde egindako ekarpena nabarmendu nahi du.

ARABA GUNEA

“Gurean izan dugu CEAR Euskadi – Euskadin Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea. Foru Aldundiak gonbidatuta, CEAR Euskadi “Araba Gunea” palkoan izan da; hain zuzen, zenbait emakume errefuxiatu joan dira, jatorri batekoak eta bestekoak, zeinek era bateko edo besteko jazarpena dela-eta jatorri herrialdetik ihes egin behar izan baitute. CEAR-Euskadi erakunde erreferentea da Euskadin, bai gizaki orok babesa eta…

GAO LACHO DROM

Gao Lacho Drom elkarteak izen erromania dauka, “bide onean doan herria” esan nahi duena. Elkartearen sortzaileak 1971n hasi ziren lanean, egun Lakuabizkarra auzoa dagoen lurretan zeuden txaboletan bizi ziren ijitoei laguntzeko asmoz. Garai hartan sortu zen Sansomendi auzoa ere, eta egoera ekonomiko kaskarra zuten pertsona haietako askok egunen batean pisu batean bizitzearekin eta lan finkoa…

ARABAKO GORRAK ELKARTEA

Arabako Gorrak elkarteko kideak izan ditugu gaur Araba Gunean.   Arabako Gorrak elkarteak, borondatezkoen bidez, entzumen urritasunen bat dutenen alde egiten du lan. Horiek horrela, Arabako gizartearen esku jartzen ditu beharrezko bitartekoak, pertsona horien gizarteratzea benetakoa eta eraginkorra izan dadin.

BESARKA

BESARKA familien premia batengatik sortu zen: harrerak sortzen dituen egoerei erantzuna emateko elkarlanean jardun beharra, elkarrekiko laguntzaren eta autolaguntzaren inguruan antolatzea ezinbestekoa delakoan. Erakunde horrek, besteak beste, honako hauek aldezten ditu: harrerako haurren eskubideen defentsa, gurasoei eta harrera egiten duten familia eta pertsonei laguntzea eta haien eskubideak defendatzea, familia harreraren figura juridikoa sustatzea eta harrera…

Diabetesaren Arabako Elkartea

Erakunde honen helburua da esperientziak partekatzea eta laguntza eraginkorra ematea, baita babesa, baliabideak eta aholkularitza ere, hau da, azken finean, gaixotasun horrek erasandako pertsonen bizi kalitatea hobetzea. Aldundiak eskerrak eman nahi dizkio Diabetesaren Arabako elkarteari helburu horiek lortzeko gure lurraldean egiten duen ekarpen handiagatik.