Pablo Prigioniren aurkezpena komunikazio hedabideetan

Pablo Prigioni larunbatean, abenduak 17, goizeko 10.00etan aurkeztuko da Carrefour Market Aretxabaletan (Iruraitz-Gauna kalea, 1-behea 01). Baskoniaren fitxaketa berriak hedabideei prentsaurrekoa eskainiko die bide berri honetan gorri-urdin jokalari bezala. Baskoniako zaleek argentinar baseari ongietorria emateko aukera izango dute datorren asteazkenean, abenduak 21, Euroligako neurketan FC Barcelona Lassa-ren aurka. Partida hau Buesa Arenan jokatuko da 20.30etatik…