Jayson Granger Buesa Arenara itzuliko da

Joko antolatzaile uruguaitarrak, Alemaniako ligako txapeldun izendatu berriak, Baskoniako joko zuzendaritza indartuko du 2021-22 denboraldian. Jayson Granger berriz, baskonista izango da hurrengo denboraldian. Saski Baskoniak eta joko-antolatzaile uruguaitarrak akordioa lortu dute hurrengo bi denboraldietarako talde gasteiztarraren joko zuzendaritzara itzultzeko. Alemaniako ligako finaleko MVP (29 puntu) Alba de Berlin taldearekin, Montevideokoa, hiru denboraldiz bere etxea izan…

Komunikatu ofiziala: TD Systems

Saski Baskonia SADk jakinarazi du TD Systems (TEDUIN, S.A.) enpresak 2020ko uztailean 2020/21 denboralditik 2023/24 denboraldira (biak barne) sinatutako babesletza-kontratua bete ez duenez, kontratua suntsiarazi egin behar izan dela. Klubak eskerrak eman dizkio TD Systemsi hilabete hauetan egindako lanagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.