ARABA GUNEA

Gaur, Araba Gunean izan da “Down Araba-Isabel Orbe” elkartea. Erakunde hau 1995ean sortu zuen guraso talde txiki batek, down-en sindromea duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzeko ardurak bultzatuta.  Arreta goiztiar eta heziketa arloan egiten duten lanaz gain, helburu nagusienetakoa gizarteratzea da eta, bereziki, talde horren laneratzea. Elkartean adin guztietako pertsonak daude, eta horien guztien interesei erantzun…