Talde gasteiztarrak mugarri berri bat lortu du etxeko txapelketan. Joan den maiatzaren 10ean UCAM Murtzia mendean hartu ondoren, urdin-gorriek mila garaipen lortu zituen Endesa Ligan. 1983ko irailaren 21ean, Arabatxo Basconiak bere etxeko ligako lehen garaipen ofiziala lortu zuen, ordutik zifra 1.000ra igoz, txapelketaren historian garaipen gehien lortu dituen hirugarren taldea izanik. Artikulu honetan, Endesa Ligako mila garaipenetarako bidea errepasatuko dugu.
1983/09/21 – Lehen garaipena – Estudiantes VS Arabatxo Basconia (86-91)
1990/03/03 – 100. garaipena – Taugres VS Valvi Girona (99-77)
1994/04/10 – 200. garaipena – Taugres VS Caja San Fernando (80-70)
1998/05/21 – 300. garaipena – Bartzelona VS TAU Ceramica (72-74)
2002/03/02 – 400. garaipena – Caceres CB VS TAU Ceramica (62-78)
2005/05/29- 500. garaipena – Kanaria Handia VS TAU Ceramica (66-68)
2008/10/17 – 600. garaipena – TAU Ceramica VS CB Granada (80-68)
2012/01/04 – 700. garaipena – Caja Laboral VS Mad-Croc Fuenlabrada (61-51)
2016/04/10 – 800. garaipena – Laboral Kutxa Baskonia VS CAI Zaragoza (100-71)
2020/01/19 – 900. garaipena – Real Madril VS Kirolbet Baskonia (94-95)
2024/05/10 – 1.000. garaipena – Baskonia VS UCAM Murtzia (94-79)
Guztira, 1587 neurketa jokatu ditu Baskoniak, horietatik 1.000 irabaziz. Horrela, Endesa Ligako historian garaipen gehien lortu dituen hirugarren taldea bihurtu da.