Joan den ekainaren 28an ikusmin handiz aurkeztu zen Outer Ring jokoaren Pre-Alpha, Nexxyo Labs enpresa teknologiko nafarrak garatutako zientzia fikziozko bideojokoa.
Outer Ringek eta Saski Baskoniak The Faktory, Baskonia-Alaves taldearen berrikuntza eta negozio berrien zentroaren bitartez sinatutako aliantza estrategikoaren jarraipen gisa, Baskonia espazioa eta esperientziak jokoaren barruan aurkeztu ziren. Baskoniak bi espazio bereizgarri ditu lehen fase honetan: Baskonia Arena, Great Silver Cityn dagoen estadio ikusgarri bat, jokoaren gune nagusienean, eta futbol-zelaiaren kanpoaldean dagoen denda bat, klubaren merchandising guztia erakusten duena. Era berean eta bi klubetako produktu fisikoak erosi ahal izateko, Baskonia eta Deportivo Alavesen online dendarekin zuzenean lotzen diren hainbat erakusmahai daude gune horietan.
Pre-Alpha fase honek sarbide mugatua du oraindik, baina jokalariek beraien abatarrak sortzeko, jokoaren mekaniketara ohitzeko, borroka-zelaietan beste jokalari batzuei aurre egiteko, lurralde ezezagun berriak esploratzeko eta Great Silver Cityn metaversoaren esperientziaz gozatzeko aukera dute jada. Hurrengo hilabeteetan bertsio irekia kaleratuko da eta bertan Baskoniako zale guztiek joko ikusgarri honen potentzial guztiaz gozatu ahal izango dute.