Ilimane Diop: “Denboraldian zehar egindako lanaz pozik nago eta nigan izan duten konfiantza asko eskertzen dut”.

Ilimane Diop izan da taldeko ‘rookie’a aurten. Senegaldarrak minutu ugari izan ditu bai Ligan eta bai Euroleaguen. Esperientza hau oso garrantzitsua da berarentzat, “nigan izan duten konfiantza asko eskertzen dut. Gazteengan konfiantza izatea zaila da”. Harrobiko jokalariak aldageletan izan duen ‘benjamin’ esperientzia azaldu du. “Aurten ‘rookie’a izatea tokatu zait, baina oso ondo pasatu dut. Aldageletan…