Baskoniak 24-25 denboraldiari agur esan dio Real Madrilen aurka Endesa Ligako Playoffetako bigarren norgehiagokan galdu ostean.
Talde gasteiztarrak amaitu du 24-25 denboraldia, Endesa Ligako final-laurdenetako bigarren partidan aukerarik gabe gelditu ondoren. Baskoniak amaiera eman dio Buesa Arena berriro funtsezko faktorea izan den denboraldiari.
Baskoniak zortzigarren postuan amaitu zuen Endesa Ligako denboraldi erregularra, 19 garaipen eta 15 porroteko balantzearekin. Eta Real Madril izan zuen aurkari Endesa Ligako final-laurdenetan.
Buesa Arenak itxura ikusgarria erakutsi du berriro, jardunaldiz jardunaldi milaka zale urdin-gorrien presentziarekin. Atzo, denboraldiko azken neurketan 12.154 jarraitzailek dardara egin zuten Baskoniarekin batera, euren taldea azkeneraino babestuz.
Klubak bere esker ona adierazi nahi die zale guztiei, taldea une oro babestu dutelako. Mila esker!