Dagoeneko zabalik daude datorren irailean hasiko den 2025-2026 denboraldirako izen emateak.
Baskonia Alaves Academy errealitate bat da dagoeneko, proiektu aitzindari eta bakarra izanik Espainia mailan. Gasteizen kokatuta dagoen nazioarteko akademia honek entrenamenduak, ikasketak, ostatua, mantenua eta garapen pertsonala uztartzen dituen esperientzia integrala eskaintzen du. Kirolarien belaunaldi berriak modu global, berritzaile eta profesionalean prestatzeko diseinatutako ingurune batean.
Begirada 2025-26 denboraldian jarrita, zabalik daude proiektu anbiziotsu honetan parte hartu nahi duten talentu berrientzako inskripzioak. Akademiak, ikasle bakoitzaren beharretara eta proiekziora egokitutako eta bikaintasunean zentratutako hezkuntza-eskaintza erabat pertsonalizatua proposatzen du. Egonaldi modalitate desberdinak eskaintzen dira, iraupen laburreko programa trinkoetatik hasi eta erresidentzia, entrenamendua eta prestakuntza akademikoa uztartzen dituen 10 hilabeteko ikastaro osora arte.
Akademiak azken belaunaldiko instalazioak ditu, hala nola, erresidentzia gune berri bat, puntako teknologiaz hornitutako gelak eta kirol espazio profesionalak. Metodologia berritzaile baten eta nazioarteko ikuspegi baten bidez, ikasleek Baskonia Alaves Taldeko futbol eta saskibaloi klub profesionalen estandar berberen arabera entrenatuko dute.
Proposamen hori, gazteei ikasketa arautuekin -DBH, Batxilergoa, LH edo unibertsitatea- jarraitzeko aukera ematen dien hezkuntza egitura batekin osatzen da, beren talentua diziplina anitzeko ingurune batean garatzen duten bitartean. Hori guztia, mundu osoko gazteen autonomia, erantzukizuna eta bizikidetza sustatzen dituen testuinguruan.
Hainbat programa daude garapen integralerako leku aproposa bilatzen duten talentu gazteei zuzenduta. Hilabete bat, bi edo hiru hilabeteko ‘Sprint ‘programak, eta‘ full experience’ programa, esperientzia oso baten bila dabiltzan ikasleei zuzendua. Programa honek erresidentzia, kalitate handiko kirol prestakuntza eta hezkuntza akademikoa barne hartzen ditu.
Ekimen honekin, Baskonia Alaves Academy-k kirol garapenaren alde egiteaz gain, etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egiteko pertsonen prestakuntzaren alde egiten du.
Informazio gehiago: https://www.baskoniaalavesacademy.com/