Bi jokalariak zifra honetara iritsi ziren Real Madrilen aurkako fina-laurdenetako lehen neurketan.
Iragan asteartean, Movistar Arenan jokatu zen Endesa Ligako final-laurdenetako lehen partidan, Markus Howard eta Sander Raieste zifra berezi batera iritsi ziren: 200 partida ofizial Zurbanoko taldearen koloreak defendatuz.
Markus Howard, 2022ko udan iritsi zen Gasteizera, eta berehala bihurtu zen taldearen erasoko erreferente handienetako batean eta Europako saskiratzailerik nagusienetako batean. Hiru denboraldi hauetan Endesa Ligako 96 partida eta Turkis Airlines Euroleagueko 104 jokatu ditu.
Bestalde, Sander Raiestek Gasteizko klubarekiko leialtasun eta konpromiso historia idazten jarraitzen du. Hegaleko estoniarrak, 2016az geroztik baskoniaren egituran hezitakoa, 2020ko irailaren 20an egin zuen debut ofiziala lehen taldearekin, Buesa Arenan, Valentzia Basketen aurka. Harrezkero 116 partida jokatu ditu etxeko txapelketan eta 83 lehiaketa kontinentalean.
Zifra biribil bikoitza bi lehiaketetan entitate arabarraren koloreak beti defendatu dituzten bi jokalarientzat. Zorionak Sander eta Markus!