Gasteiztarrek eta saskibaloiak bat egingo dute euskal hiriburuko kaleetan.
Baskoniak bere ekitaldi esanguratsuenetako bat berreskuratuko du ekainaren 7an eta 8an Arabako hiriko hainbat tokitan ospatuko den 3×3 txapelketaren itzulerarekin. Bi egunez Gasteizko kaleak saskibaloiz, talentuz eta izaera urdin-gorriz betetzeko asmoz itzuli da txapelketa.
Edizio hau aire zabalean egingo da Zabalganan – Eskibel pasealekua, Salburua – Gabriela Mistral eta Erdialdea – Campillo eta Espainia plaza (euria eginez gero, ekitaldia dagokien gizarte etxeetara eramango da). Guztira 6 kategoriatan banaturik egongo da:
- Benjaminak (2016-2015)
- Kimuak (2014-2013)
- Infantilak (2012 – 2011)
- Kadeteak (2010 – 2009)
- Juniorrak (2008 – 2007)
- Seniorrak (>2006)
Txapelketak 3×3 lehiaketa izateaz gain, hiruko txapelketa bat ere izango du kategoria guztietarako, baita sariak, musika eta kirol giro bikaina ere. Kluba auzoekin eta hiriarekin lotzen jarraitzeko saskibaloi festa.
1go EGUNA: 3×3 sailkapen faseak eta hiruko txapelketa.
- Benjaminak eta kimuak: Campillo
- Infantilak eta Kadeteak: Gabriela Mistral
- Juniorrak eta seniorrak: Eskibel pasealekua
- EGUNA: Azken faseak (Espainia plaza)
- 3×3-ko finalerdiak eta finala – Kategoria guztiak
- Hiruko txapelketaren amaiera