Urdin-gorriek kataluniarrak garaitu zituzten (110-98).
Pablo Lasoren gizonek garaipen handia erdietsi zuten Bartzelonaren aurka Buesa Arenan. Baskoniak neurketaren erritmoa mantentzen jakin zuen Endesa Ligako 17. garaipena batzeko eta 8 talderik onenen artean jarraitzeko. Talde joko ona erakutsiz, sei jokalari urdin-gorrik gainditu zuten 10 puntuko balorazioa, Markus Howard izanik jokalaririk nabarmenena 34 puntu eta 34-ko balorazioarekin.
Talde urdin-gorriak irteera ona izan zuen 8 eta 4-ko partzial batekin. Bartzelonak erantzun eta lehen laurdena bereganatu zuen erasoko jokaldi on batzuei esker (19-23). Pablo Lasoren mutilak suspertu egin ziren bigarren laurdenaren hasieran, 8 eta 0-eko partziala ezarriz. Markus Howarden gidaritzapean, urdin-gorriek 10 puntuko errenta erdietsi zuten (44-34). Erritmoa ez zen moteldu eta lehen zatia etxeko taldearen alde bukatu zen (57-44).
Atsedenaldiaren ostean, Joan Peñarroyaren gizonek aldea murriztu zuten 3 eta 14-ko partzial batekin. Baina Baskoniak ez zituen besoak jaitsi eta hirugarren laurdena 83 eta 75 irabazi zuen. Talde urdin-gorria hiru zifretara iritsi zen amaierarako hiru minuturen faltan, erasoan zein defentsan indartsu mantenduz (100-90). Azkenik, Baskoniak balio handiko garaipena lortu zuen Bartzelonaren aurka, astea Playoff-etako postuetan itxiz.