Arte urbanoa Gasteizera iritsiko da Baskonia eta Casademont Zaragozaren arteko norgehiagokan, Urban Roostersen eskutik.
Datorren larunbatean, maiatzak 3, Zurbanoko pabiloia ikuskizun berri baterako prestatzen ari da, batailen munduan erreferente diren Blon, Alek, MNAK eta Saritaren freestyle emanaldiarekin. Baskonia eta Casademont Zaragozaren arteko norgehiagokan, FMS-ko aurpegia ezagunenetarikoa den Alek eta legenda bilakatu den Blon izango ditugu aurrez-aurre, hau guztia Saritak, FMS-ko Host-ak, gidatuta eta MNAK-en disko berriaren kontzertuarekin.
FMS-k nazioarteko presentzia du eta milioika jarraitzaile ditu munduan zehar, Latinoamerikan eta Espainian nabarmenduta. Emanaldian freestyle erakustaldia izango da, Blon eta Alek estatuko bi adierazlerik garrantzitsuenen artean. Blon espainierazko freestyle-aren figura ikonikoenetako bat da, 15 urte baino gehiagoko ibilbidearekin eta 2022an Red Bull Batalla titulu nazional batekin. Bestalde, Alek freestyle-aren promesa handienetako bat da, 21 urte baino ez ditu eta azpitxapeldun nazional bat du Gazirren aurrean. Hori guztia Sara Langreok zuzendu eta aurkeztuko du. MNAK-en kontzertuaz ere gozatuko dugu. Red Bull edo FMS bezalako lehiaketetan ospea lortu zuen artista da, “Callao” disko berria aurkeztera dator.
Baskoniak izaera eta estilo urbanoa duen ekitaldi baten aldeko apustua egin du, talde urdin-gorriak eta Casademont Zaragozak maiatzaren 3an jokatuko duten lehiaren ondoren freestyle ikuskizuna eskainiz. Entretenimenduaren munduan erreferente izaten jarraitzeko eta publiko guztietara iristeko helburuarekin. Ezin duzu hutsik egin!