Gainera, 36tik irabazi eta gero, talde gasteiztarrak basket average-ari buelta eman dio.

Baskoniak garaipen sendo bat lortu du Cajasolen aurka eta  Play Off postuetan irmo darrai. Gainera, talde baskonistak basket average-ri buelta eman dio. Garaipenaren gakoa talde lan bikainean egon da. Erasoan zein defentsan bikain aritu da taldea eta bigarren laurdenetik aurrera Laboral Kutxak arazo gabe gainditu du talde andaluziarra.

Fernando San Emeterio izan da partiduko jokalari onena. Kapitainak 21 punturekin eta 26ko balorazioarekin bukatu du neurketa. Thomas Heurtelek 18 puntu, 4 asistentzia eta 4 errebote lortu ditu. Andres Nocionik berriz, bere 200. neurketa jokatu du ACB-n eta 16 puntu eta 8 errebote lortu ditu. Tibor Pleissek ere oso partidu ona egin du eta norgehiagoka 12 punturekin, 13 erreboterekin eta 27ko balorazioarekin bukatu du.

Lehen minutuetan 11-4 aurretik jarriz, Laboral Kutxak gogor hasi du partidua. Dena dela, Cajasolek ondo erantzun dio hasiera bikain honi eta lehen laurdena 22-22 bukatu da.

Baskoniak asko hobetu du bigarren laurdenean. San Emeterio eta Nocioniren gidaritzapean taldea 12 puntuko aldea lortu du. Cajasol gogor aritu da aldea murrizteko asmoz eta 7 behetik jartzea lortu du. Hala ere, San Emeterio bikain batek 12 puntuko aldea berreskuratu du (44-32 atsedenaldian).

Partidua apurtu egin da.

Hirugarren laurdenean aldeak gora egin du. Laboral Kutxaren talde lana -bai defentsan, bai erasoan- bikaina izan da eta Adam Hanga edo Leo Mainoldi bezalako jokalariak trebe ibili dira saskiratze lanetan. Caseurrek, zaintiratu baten ondorioz atsedenaldia baino lehen kantxa utzi behar izan du, arazo gabe jokatu du hirugarren laurdena.

Laugarren laurdenean, joko bikainaz eta hainbat jokaldi izugarrirekin, Baskoniak garaipena borobildu du. Partiduaren azken txanpan 36 puntuko aldea lortu du talde gasteiztarrak eta abantaila honekin, Cajasolen aurkako basket average partikularrari buelta eman dio.

Sergio Scariolo

Aíto García Reneses

Estadistikak
Irudiak