Nikos Rogkavopoulosekin 24 ordu igarotzen dugu, kantxa barruan eta kanpoan duen errutina ezagutzeko. Gosaritik hasi, Bakh-eko entrenamendutik pasaz edota taldekideekin batera tarte libreetan egiten duenera arte. Hegaleko greziarrak bere kirol bizitza eta bizitza pertsonala nola orekatzen dituen erakusten digu Gasteizen.
Nikos saskibaloiaz haratago ezagutu ahal izango dugu egun oso batean: bere taldekideekin bazkaltzen, bizartegira bisita egiten, Khalifa lagun eta taldekidearekin batera partidak jokatzen eta One Team bezalako ekimenetan parte hartzen, non txikienekin jardunaldi berezi bat partekatu zuen. Gainera, familiarengandik urrun egoteak zer esan nahi duen eta euskal hiriburuan egiten ari den bigarren urtean egunerokotasunari nola aurre egiten dion azaldu digu.
Begiratu nolakoa den bere egun bat Gasteizen!