Etorkizun handiko hegal-pibot frantziarra 2028. urtera arte izango da jokalari urdin-gorria.
Baskonia eta Clement Frisch (Frantzia, 2002) akordio batera iritsi dira hurrengo hiru denboraldietarako. Frantziarrak, LNB ligan aurrerapen handiena egin duen jokalari gisa aukeratua, 2028. urtera arte jantziko ditu kolore urdin-gorriak.
Strasbourgeko harrobian hezia, talde honekin debuta eginez LNB-n, 22 urteko talentu frantziarrak 11.7 puntu, 5 errebote, 2.1 asistentzia sinatu ditu, 14.5-eko balorazioa erdietsiz, 2024-25 denboraldian Sluc Nancyn.
Ohikoa Frantziako selekzioko beheko mailetan, Frischek Turkish Airlines Euroleague-n eta Endesa Ligan debuta egingo du Baskoniaren eskutik.
Ongi etorri Clement!