Batez beste 9.505 zalek bisitatu dute Zurbanoko pabiloia denboraldi honetan, Buesa izanik asistentzia handieneko pabiloietako bat.
Buesa Arena izan da, beste denboraldi batez, saskibaloiaren epizentroa Gasteizen 2024-25eko Endesa Ligan. Bi lehiaketetan etxean jokaturiko 35 jardunaldietan, 332.683 ikusle joan dira guztira Baskonia animatzera, batez beste, 9.505 zale erregistratuz partidako.
Datu horrek aurreko denboraldiko batez besteko asistentzia erregistroei eusten die, beste urte bartez, talde gasteiztarraren jarraitzaileen konpromisoa berretsiz. Europako txapelketan, bataz besteko zale kopurua 9.462koa izan da 17 partidatan, Endesa ligan 9.545ekoa izanik 18 norgehiagokatan.
Etxeko txapelketan jende gehien bildu zuen lehia urriaren 5eko Opening Game-a izan zen, Morabanc Andorraren aurka, 13.082 ikusle bilduz. Abenduaren 27an, Paris Basketballen aurka, denboraldiko afororik altuena erregistratu zen Buesa Arenan, 14.204 jarraitzailerekin. Gainera, 12 norgehiagokatan gainditu da 10.000 zaleren langa, jarraitzaile urdin-gorrien konpromisoa erakutsiz.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu zaleei bakoitzean emandako etengabeko babesagatik eta energiagatik.