334.980 ikuslek beste dute, aurten ere gora egin duen pabiloia.
Buesa Arena, baskonismoaren bihotza izan da 2024an, guztira 334.980 zale hartuz urtean zehar jokaturiko 35 norgehiagoketan. Zifra horrek, bataz beste, 9.500 pertsona baino gehiago bildu direla adierazten du neurketako, 2023koarekin alderatuta %3 igoz (urte horretan 325.215 zale joan pabiloira).
Urteko edukierarik onena pasaden urtarrilaren 7an ezarri zen, Endesa Ligako Real Madrilen aurkako partidan 15.313 zale izanik. 2024ko agurra ez zen atzean geratu, 14.204 ikuslek animatu baitzuten taldea Paris Basketballen aurkako lehia zirraragarrian.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu zale urdin-gorri guztiei, beste behin seigarren jokalaririk onena direla erakutsi baitute. Elkarrekin, 2025 handi baten bila!