Oiartzungo artistak zuzenean abestuko du Baskonia eta Coviran Granadaren arteko hurrengo neurketan.
Baskoniak saskibaloiaren eta musikaren fusioaren aldeko apustua egingo du berriro, oraingoan Bengoren eskutik. Otsailaren 9an, Endesa Ligako Baskonia eta Coviran Granadaren arteko lehiaren atsedenaldian, Aitor Bengoetxea “Bengo” konpositore eta abeslariaren musika-emanaldia izango dugu.
Bere arrakastarik onenen erritmoan, artista gipuzkoarrak dantzan jarriko du Buesa Arena. Datorren otsailaren 9an, 18:00etatik aurrera, Baskonia eta Coviran Granadaren arteko ligako norgehiagokaren atsedenaldian, Bengoren emanaldiaz gozatuko dugu, Zurbanoko pabiloian egingo den saskibaloi eta ikuskizunezko arratsalde berri batean.