Pablo Lasoren gizonek bi luzapen behar izan dituzte Valentzia Basket menderatzeko eta Endesa ligako 15. garaipena lortzeko.
Lehia izugarria Fontetan saskibaloiaren maitalearentzako. 50 minutuko borroka epikoaren ondoren, Baskoniak neurketa zoragarria eta parekatua bereganatu du (125-128), Buesa Arenatik urrun balio handiko garaipena lortzeko. Trent Forrest (35-eko balorazioa) eta Markus Howard (36 puntu) izan dira Lasoren gizonen gidari.
Markus Howardek estreinatu du markagailua Fontetan. Urdin-gorriek, erasoko joko sendoagoari esker, lehen abantailak lortu dituzte. Euskal taldeak defentsan ere estutu du, etxekoen saskiraketak galaraziz. Baskoniarren lehen laurdena irabazi dute (19-29). Gidoi bera bigarren laurdenean. Baskoniak ez du intentsitatea jaitsi eta aldea handitzen jarraitu du. Pablo Lasoren gizonak 44 eta 51-eko markagailuarekin iritsi dira atsedenaldira.
Aldageletatik igaro ondoren saskiratze erritmoa ez da eten eta Pedro Martinezen gizonek pixkanaka aldea murrizten hasi dira, neurketa 62 puntura berdindu arte. Gasteiztarrek erantzun egin dute, azken laurdenera 8 puntuko aldearekin sartuz (68-76). Azken txanpa ero batean, markagailuak 94-ko berdinketa erakutsi du 40 minuturen ondoren. Bi luzapen behar izan dira garaipena nork eramango zuen jakiteko. Azkenean, Forresten eta Howarden gidaritzapean, Baskoniak irabazi du (125-128).
Pablo Lasoren gizonek garaipen garrantzitsua eta landua lortu dute Valentzian. PlayOff-eko postuetarako lehian jarraituz, datorren larunbatean Buesa Arenara itzuliko dira Zaragozaren bisita jasotzeko.