Monako, Maccabi eta Coviran Granada, urdin-gorrien hurrengo aurkariak.
Bartzelonaren aurka EuroLeague-n garaipena lortu eta Unicajaren aurka etxetik kanpo amore eman ondoren, Pablo Lasoren gizonek hiru erronkako aste berri bati egingo diote aurre. Denboraldi erregularreko azken-aurreko jardunaldi hirukoitzean, Zurbanoko pabilioiaren mugetatik kanpo Monakori egingo diote bisita (asteazkena 19:00) bi egun geroago etxera itzuliz Macabbiren aurka jokatzeko (ostirala, 20:30). Astea, Coviran Granadaren aurka itxiko dute (igandea, 18:00).
Monako, urdin-gorrien Europako lehen aurkaria (asteazkena, 19:00). Neurketa berezia izango da Chima Moneke eta Donta Hall-entzat bere etxea izandakora itzultzeagatik. Baskoniak txapelketan batzen jarraitzeko helburua izango du sailkapeneko hirugarren postuan kokaturik dagoen taldearen aurka. Jokalari urdin-gorri izandako Mike James da txapelketako bosgarren asistentzia emailerik onena.
Bi egun beranduago, Baskonia etxera itzuliko da EuroLeague-ko erronka berri baterako, oraingoan Oded Kattashek zuzentzen duen taldearen aurka (ostirala, 20:30). Hauek azken 6 norgehiagoketetatik bost galdu dituzte, nahiz eta Buesa Arenara iritsi baino lehen, Bartzelonatik pasa beharko duten. Jaylen Hoard taldeko jokalaririk nabarmenena baja izango da. 12 puntu eta 15.5-eko balorazioarekin, Rokas Jokubaitis da talde israeldarraren bigarren jokalaririk nabarmenena.
Baskoniak, Coviran Granadaren aurkako Endesa Ligako lehiarekin itxiko du astea. 6 garaipen eta 13 porrot erdietsi ondoren, andaluziarrek beheko postuetatik aldentzeko balioko liekeen garaipen bat bilatzeko helburua izango dute. Pablo Pinenak Bàsquet Gironari irabazi ondoren iritsiko dira. Amine Noua txapelketako bosgarren saskiratzailerik onena da (15 puntu neurketako).
Intentsitate handiko aste batean, urdin-gorriek bi txapelketetan batzea bilatuko dute.