Fase erregularreko azken-aurreko neurketa etxean Pablo Lasoren gizonentzat.
Endesa Ligako fase eregularreko azken txanpan, Baskoniak hiru lehia izango ditu aurretik zortzi talderik onenen artean sailkatzeko. Lehena, igande honetan izango da, 17:00etatik aurrera, Bartzelonaren aurka Zurbanoko pabiloian. Etxean, garaipen berri bat lortzeko borrokatuko dute arabarrek. Baskoniak garaipena lortu zuen joaneko norgehiagokan (89-93).
8. Baskonia (16 garaipen eta 15 porrot): Etxeko beste hitzordu bat gasteiztarrentzat. Bartzelonaren aurka, Playoff postuetan jarraitzea bilatuko dute urdin-gorriek. Pablo Lasoren gizonek Buesa Arenara joango diren milaka zaleren babesa izango dute. Tadas Sedekerkis (17.0) eta Trent Forrest (16.6) dira hurrenez-hurren txapelketako seigarren eta zortzigarren jokalaririk baloratuenak.
5. Bartzelona (19 garaipen eta 12 porrot): Playoff-ean kantxa faktorea alde izateko borrokan jarraitzeko beharrezkoa zaien garaipena lortzeko helburuarekin iritsiko dira Buesa Arenara Peñarroyaren gizonak. Azken irteeran, kataluniarrek amore eman zuten Leyma Coruñaren aurka. Terrasako entrenatzaileak Jan Vesely, Juan Nuñez, Nico Laprovittola eta Chimezie Metu jokalarien bajak izango ditu. Hala ere, Bartzelona da txapelketa osoko bigarren talderik baloratuena (105.74) eta bigarren talderik saskiratzaileena (92.03).
Bartzelonak eta Baskoniak 142 aldiz neurtu dituzte indarrak Endesa Ligan. Igande honetan, 17:00etatik aurrera, Baskoniak talde kataluniarraren bisita jasoko du garaipen garrantzitsu bat lortzeko helburuarekin. 11.000 baino gehiago dira jada Buesa Arenara bere taldea babestera iritsiko diren zaleak.