Aste berri batean, Pablo Lasoren gizonak etxera itzuliko dira, Buesa Arena Faktorearekin batera, bi txapelketan garaipenaren bidera bueltatzeko. Ostegunean, 20:30etatik aurrera, Bayern Munichen bisita jasoko dute eta bi egun beranduago (larunbata, 20:45), Baxi Manresa iritsiko da Zurbanoko pabiloira.
Bayern Munich, Baskoniaren hurrengo aurkaria txapelketa kontinentalean. Europako azken hiru erronketako bitan galdu ondoren, Paris eta Anadolu Efesen aurka, talde alemaniarra sailkapeneko bosgarren postuan iritsiko da, playoff postuetan mantentzen jarraitzeko helburuarekin. Andreas Obst lehiaketako hiruko egilerik onena da eta Nick Weiler-Babb baloi gehien berreskuratzen dituen jokalaria. Bi taldeen arteko 14. neurketan, Baskonia garaipen eta porroten balantza berdintzen ahaleginduko da.
Bi egun geroago, Baskoniak Baxi Manresa izango du aurkari Endesa Ligan. Larunbatean, 20:45etatik aurrera, etxeko txapelketan batzeko eta playoff-etarako lehian jarraitzeko borrokatuko dute gasteiztarrek. Hiruko marratik gehien asmatzen duten taldeetako bi aurrez-aurre izango dira, sailkapen honetako laugarrena izanik Baskonia eta bosgarrena Baxi Manresa. Talde kataluniarreko Derrick Alston Jr da txapelketa osoko bigarren saskiratzailerik nagusiena. Pasaden jardunaldian, Diego Ocampo entrenatzaileak Retin Obasohan eta Bodian Massa berreskuratu zituen.
Bere zaleen babesarekin Buesa Arenan jokaturiko azken zazpi partidak irabazi ondoren, Baskonia bolada honi jarraipena ematen ahaleginduko da bi erronka berrirekin.