Tenplu urdin-gorriko hurrengo lehia arte urbanoz beteta dator Blon, Alek, MNAK eta Saritaren emanaldiekin.
Larunbat honetan, maiatzak 3, Buesa Arenak saskibaloi onenaren emozioa eta freestyle handien talentua uztartuko dituen arratsalde-gau paregabea biziko du. Baskoniak eta Urban Roosters-ek bat egin dute Casademont Zaragozaren aurkako neurketan (maiatzak 3, larunbata, 18:00etatik aurrera).
Neurketaren atsedenaldian eta ondoren, jarraitzaileek freestyle-aren erreferenteen presentziaz gozatuko dute, hala nola Blon, Alek, Sarita Langreo eta MNAK.
Minutuz minutu
- 17:00: Ateen irekiera
-
17:50: Taldeen aurkezpena eta palmeoa
-
18h: Baskonia eta Casademont Zaragozaren arteko neurketaren hasiera
- Atsedenaldia: Blon eta Alek-en aurkezpena. Freestyle erronda.
- Neurketaren ondoren: 35-40 minutuko Freestyle Show-a Blon eta Alek-in, Saritak aurkeztuta.
- de 35-40 minutos con Blon y Alek, presentado por Sarita. Mnak-en ikuskizun esklusiboak, “Callao” diskoa aurkeztuz, amaiera emango dio Buesa Arenako jardunaldi ahaztezinari.
Ekitaldi bakar batean kirolaz, hiri-kulturaz eta ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea. Maiatzaren 3an, Buesa Arenan, Endesa Ligako beste partida handi bat jokatuko dugu Casademont Zaragozaren aurka.