Baskoniaren 3×3 txapelketa inoiz baino indartsuago itzuli da asteburu honetan, saskibaloiz, emozioz eta dibertimenduz betez euskal hiriburuko hainbat puntu. 250 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren hitzordu berezi horretan, Gasteiz benetako joko pista bihurtuz bi jardunaldietan. Salburua, Aldabe eta El Campillo izan ziren saskibaloiaren epizentroak asteburu honetan. Ehunka jokalari eta ehunka ikusle igaro ziren euren kantxetatik.
Larunbat eta igandean zehar, adin guztietako jokalariek esperientzia paregabea bizi izan zuten, saskibaloirako grina guztion arteko lotura puntua izanik.
TXAPELDUNAK
Benjamin – Los Bros del basket
Alebin mutilak – Golden Boys
Alebin neskak – Zea Team
Haurrak – Four Kings 2.0
Kadete mutilak – Los tres mosqueteros
Kadete Neskak – Zozo
Seniorrak mutilak – Koyotes
Hiruko txapelketa – Javier Argote, Daniel Urkiola, Leire Martin, Zuhaitz Rodríguez, Eneko Igea, Izei San Pablo eta Naroa Díaz.
Txapelketak harrera bikaina izan du, bai jendearen aldetik, bai parte-hartzaileen aldetik, hiri lehiaketa honen itzuleraren arrakasta berretsiz. Eskerrik asko itzulera honetan parte hartu duzuen guztioi!
BILATU ZAITEZ ARGAZKIETAN!