Aldabe, Salburua eta Campillo izango dira txapelketako egoitzak.
Asteburu honetan, Gasteizko kaleak eta kantxak dardarka hasiko dira berriro, saskibaloirik kaletar, benetako eta baskonistenaren esentziarekin. Baskoniaren 3×3 txapelketa indartsu itzuliko da eta hiriko auzoak konkistatuko ditu: 250 jokalari baino gehiago bilduko dira, 67 taldetan banatuta, emozioak, talentua eta giro aparta agintzen dituen edizio batean.
250 parte-hartzaile baino gehiago
Larunbatean, ekainak 7, goizeko ordutegian (10:00etatik 14:00etara) lehen fasearekin abiatuko da jarduna. Benjamin eta alebin kategoriek Aldabeko Gizarte Etxea hartuko dute, eta gainerako kategoriak Salburua auzoko kantxetan lehiatuko dira.
Egun honetan taldeak mutzokako fasean lehiatuko dira igandeko finaletarako postu bat eskuratzeko helburuarekin. Gainera, parte-hartzaileek hiruko lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
El Campillo, finalen eszenatokia
Ekainaren 8an, igandean, Alde Zaharreko Campillo mitikoan jokatuko dira txapelketako finalak, goizeko ordutegian. Kokapen enblematiko honek amaiera bikaina emango dio asteburu berezi bati, non baskoniarrek saskibaloia Buesa Arenan ez ezik, hiriko txoko guztietan ere bizi dela erakutsiko duten.
Aurtengo edizioak, zaleek asko maite duten ekitaldi baten itzulera markatzen du. Erantzuna ikusgarria izan da, 3×3 urdin-gorria hirian errotuta dagoela eta saskibaloia zainetan daramatenen ilusioa islatzen duen parte-hartzearekin.
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman duten guztiei, euren familiei eta txapelketa hartuko duten auzoei. Kantxan ikusiko dugu elkar!