Kim Tillie: “Gasteizera etortzea aukera ezin hobea da niretzat eta taldeari ahalik eta urrunen heltzen lagundu nahi diot”.

Kim Tillie fitxaketa baskonista berria gaur goizean izan da aurkeztua Villasuso Jauregian. Jokalariak hiru urte sinatu ditu eta 14 zenbakia jantziko du. Komunikabideen aurrean eginiko lehen adierazpenetan “Baskonia bezalako talde historiko batera etorri izanaz oso pozik nago. Aurrera pausu handi bat da niretzat” adierazi du frantziarrak. Frantziarrak behin baino gehiagotan errepikatu du Baskonian egoteak aukera…

Tornike Shengelia: “Baskonia Europako talde onenetako bat da eta bertan hobetzen jarraitu nahi dut”

Laboral Kutxako jokalari berria aurkeztua izan da gaur. Shengeliak hiru denboraldiz jantziko du elastiko baskonista eta 7 zenbakiarekin jokatuko du.   Gasteiz, 2014ko uztailak 18. Tornike Shengelia -2014/2015 denboraldiari begira Laboral Kutxak eginiko lehen fitxaketa- ofizialki izan da aurkeztua. Egun hauetan bere lehen semea jaio ondoren, Shengelia atzo heldu zen Gasteizera. “Oso ondo dago, zazpi…