Endesa Ligako fase erregularreko azken txanpan zaleen babesa jasotzeko prestatzen ari da Buesa Arena.
Igande honetan, 17:00etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek Bartzelonaren bisita jasoko dute, etxeko txapelketako 32. jardunaldiari dagokion neurketan. Baskonia zaleek ez dute hutsik egingo hitzordu berri honetan, 11.000 jarraitzaile baino gehiago baieztatuta egonik Zurbanoko pabiloian. Azken sailkapenari begira pribilegiozko postuetan finkatzea bilatuko dute urdin-gorriek.
Giroa protagonista izango da beste behin, denboraldi honetan zehar neurketa handiak bizi izan dituen Buesa Arenan. Ikusleen babesa faktore bereizgarria izango da Baskoniak Bartzelonaren aurka garaipena lortzeko. Horrez gain, Noran musika taldearen emanaldia izango da partidaren atsedenaldian.
Etxean bi jardunaldi falta dira lehen fasea ixteko, Baskonia zaleek erantzun egin dute eta garrantzi handikoak izango dira denboraldiaren une erabakigarri honetan. Buesa saskibaloi arratsalde handi baterako prestatzen ari da, joaneko partidan garaipena lortu genuen aurkari baten aurka.