MISIOA

Kirolean gure nahia beti mailarik altuenean lehiatzea da, maila nazionalean zein nazioartean. Eta helburu hori gure zaletu, laguntzaile eta orokorrean gizartearentzat onuragarria izatea espero dugu:

  • Zaletu eta jarraitzaileei zerbitzurik hoberena eta entretenimendurik handiena eman nahi dizkiegu.
  • Gure laguntzaileei haien behar eta helburuei erantzun ematen dieten planen bidez erantsitako balioa eman nahi diegu.
  • Gizartean orokorrean populazio osoarentzat bizitza ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu.

GURE BALOREAK

Klub honen historia ibilbide osoan zehar Klubak zein taldeak erakutsi dituzten hainbat baloreen oinarriaren gainean eraiki da. Balore hauek gure ADN-a eta gure nortasun propioa dira eta beraz, nazio mailan zein nazioartean, kirol eta enpresa proiektu bakarra bihurtzen gaituzten elementuak:

  • Anbizioa: Maximoa lortzeko eta orain arteko lorpenak gainditzeko intentzioarekin lan egiten dugu beti, horrela gure laguntzaileei ere euren helburuak lortzen lagunduz.
  • Berrikuntza: Berrikuntza merkatuan proiektu berezi bat izaten jarraitzeko bide bezala ulertzen dugu, gure nortasun propioa mantentzen dugun bitartean.
  • Talde lana: Klubaren giza talde osoaren talde lana oinarrizkoa da helburuak lortzeko momentuan.
  • Sendotasuna: Orain arte egindako ibilbideak argi uzten du gure proiektuaren sendotasuna, kirol zein enpresa mailan, beti maximoa lortzeko lehian eta gainera gestio egokiaren eredu bihurturik.