Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeak 10. artikuluan dioena betez, enpresaren datu identifikagarriak azaltzen ditugu ondoren.
Izen soziala: Saski Baskonia SAD
Helbide fiskala: Saski Baskonia SAD
Fernando Buesa Arena-Ctra. Zurbano, s/n
Apartado Correos 2234
01080 Vitoria-Gasteiz
IFK: A-01051556
Eskubide guztiak erreserbaturik daude.
Erabat debekatuta dago web orri honetako edukia, osoa edo zati bat, eta helburua edozein izanda, inolako eratan erreproduzitzea, kopiatzea, uztea, zabaltzea eta beste edozein modutan erabiltzea, Saskibaskonia, SAD-ren aldez aurreko eta esanbidezko baimenik gabe.
Era berean debekatuta dago web orri honetako konfigurazioa zein edukietan edozein motatako manipulazio, aldaketa edo eraldaketarik eragitea
Saskibaskonia, SAD-k ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek web orri honetan eragin ahal izan dituzten eraldaketa eta manipulazioak.
Saskibaskonia, SAD-k ez ditu bere gain hartzen foro eta publikoari zabaldutako bestelako kanaletan parte hartzerakoan hirugarrenek egindako eduki eta adierazpenak.
Orriaren erabiltzaileek haren eduki eta konfigurazioa errespetatu beharko dituzte, eta horiekin batera babesten dituzten jabego intelektual eta industrial eskubideak.
Saskibaskonia, SAD-k ez ditu bere gain hartzen web orri honetako erabiltzaileei kalteak eragin diezazkieketen hirugarrenek egindako manipulazioak.
Saskibaskonia, SAD-k ez ditu erabiltzaileek espresuki emandako datuak baino gehiago biltzen.
Saskibaskonia, SAD-ren pribatutasun politika, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta ondoko garapen arauek ezarritakoari lotzen zaie.
Aurrekoa utzi gabe, Saskibaskonia, SAD-k erabiltzaileei zera jakinarazi nahi die:
Erabiltzaileek espresuki emandako datu guztiak automatizatutako fitxategi batean batuko dira. Aipatutako datuak ikerketa estatistikoak egiteko, orokorrak ala ez; emandako zerbitzuak pertsonalizatzeko eta erabiltzaileari emandako datuen araberako promozio, eskaintza eta produktuak helarazteko erabili ahal izango dira.
Erabiltzaileak emandako helbide fisiko zein elektronikora publizitatea bidaltzea onartzen du.
Erabiltzaileak espresuki onartzen du Saskibaskonia, SAD-k emandako datuak Baskonia Fundazioari uztea, hark zuzenean edo haren taldeko enpresen bidez edo haren parte hartzea dutenen bidez emandako zerbitzuak hobetzeko helburu bakarrarekin.
Saskibaskonia, SAD-k datuen sekretu konpromisoa hartzen du eta 15/1999 Legean eta bestelako legeria aplikagarrian ezarritako kontrol eta ikuskapenekin tratatzeko konpromisoa ere hartzen du.
Erabiltzaileak, uneoro, eskubidea dauka erregistraturik dauden datuen inguruko informazio eta egiaztapena eskatzeko, eta kasua balitz, euren zuzenketa osoa edo partziala eskatzeko. Era berean eskubidea dauka datu guztien ezabatzea eskatzeko. Eskubide hori posta elektronikoz (baskonia@baskonia.com) edo egoitza sozialera bidalitako ohiko postaz (Fernando Buesa Arena, Zurbanoko Atea z/g, 01013 Vitoria-Gasteiz) edota posta kutxatilara bidalitakoaz (2234, 01080 Vitoria-Gasteiz) egikaritu dezake.
18 urtetik beherakoek ezin izango dituzte haien datuak eman, ezta lehenago aitortutako eskubideak egikaritu ere ez, haien guraso zein tutoreen baimenik izan gabe.
Erabiltzailea edozein modutan emandako datuen egiatasunaren erantzulea da.
Web orri honen bidez egiten diren erosketak Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean (34/2002 Legea) ezarritakoaren menpe daude.
Edozein modutan, derrigorrez zein borondatez emandako datuak erabiltzaile guztientzat modu orokorrean ezarritako pribatutasun politika jarraituz erabiliko dira.