Baskonia taldeak izandako ibilbide izugarria agerian gelditzen da bitrinetan gordetzen dituen tituluetan.
Zalantzarik gabe, Caja Laboral Baskonia-k haren aldagela gidatu duten teknikari ezberdin eta aipagarrien lanari esker; bere historian zehar Arabako hiriburuan oroimen ona utzi duten maila konpetitibo handiko jokalariz beteriko taldearen kalitate progresiboari esker; hastapenetatik hazten ikusi duten Klubeko agintarien gestio egoki eta egituratuari esker; eta, noski, momentu on eta dirdiratsuetan zein momentu txarrenetan, Caja Laboral-ren gotorlekua izan den Buesa Arena-ren harmailak bete dituzten zaleen laguntzari esker oraindik ere hazten doan palmares zabala lortu du.
Laburpen ohar legez aipatu behar da Baskonia-k nomenklatura ezberdinekin parte hartu duela txapelketa ezberdinetan: C.D. Baskonia, 1959an ezarritakoa eta 1983 urtera arte mantendu zena; Caja de Alava, 1984tik 1986ra; Taugres, ezagunenetakoa, 1987 denboralditik 1996ra; eta, egungo TAU Ceramica izena 1997tik aurrera.
Gainera, talde baskoniarrak ACB Liga-ren titulua eskuratzeko Play Off guztietan parte hartu du, 2001-02, 2007-2008 eta 2009-2010 denboraldian txapeldun izatea lortuz. Errege Kopa-n ere garaipen ezberdinak lortu ditu, garaikurra sei alditan altxatuz, 1994-95, 1998-99, 2001-02, 2003-04, 2005-2006 eta 2008-2009 denboraldietan hain zuzen ere.
Baina Baskoniaren arrakasta ez da estatuko lurraldean zehar soilik hedatzen, Europara ere zabaldu da, erretinetan gordetzen den egun batean bereziki; 1996ko martxoaren 12a, taldeak Europako Kopa-ren Finalean Paok menderatu zuenean, eta gainera marko paregabean, Vitoria-Gasteizko Araba Pabilioian.
Arrakasta dirdiratsu honen aurretik Baskoniak Euro Cup-eko finalak jokatu zituen Lausanan 1994 eta Istanbulen 1995.Bereziki merituzkoak ditugu Final Four-ean izandako segidako hiru parte hartzeak, Mosku 2004, Praga 2005 eta Atenas 2006 hain zuzen ere, TAU Ceramica-k 2001 urtean Euroleaguearen lehen finalean Boloniako Kinder-en aurrean egon zela ahaztu gabe.
Bertako txapelketan, TAU Ceramica-k bere bitrinatan dauzka jokatutako Superkopako hainbat edizioren txapeldunaren garaikurra; Granada 2005, Malaga 2006, Bilbo 2007 eta Zaragoza 2008.
Baskoniak Asoziazio Kopa ere irabazi du, batean bakarrik jokatutako txapelketa. Villanueva de la Serenan (Badajoz) izan zen 1985 urtean eta Caja de Alavak CAI Zaragoza gainditu zuen finalean. Garaipen honi esker Baskoniak lehen aldiz lortu zuen europar txapelketa batean jokatzeko lekua, Korac Kopa alegia.
Garaipen guztiek berez argi uzten dute Klubak sorreratik bertatik izandako goranzko ibilbidea, eta azken finean denon artean arrakasta berriak ospatu ahal izan ditzagun etorkizunera ilusioz begiratzen duen lan filosofia sendotu baino ez dute egiten.
2008/09: Finalista
2006/07: Finalerdiko
2005/06: Finalista
2004/05: Finalista
2003/04: Finalerdiko
2000/01: Finalerdiko
1997/98: Finalista
1991/92: Finalerdiko
1990/91: Finalerdiko
2008: Finalista
2003: Finalista
1993/94 Finalista
1994/95: Finalista
1993/94 Finalista
2007/08: Participante Final Four
2006/07: Participante Final Four
2005/06: Participante Final Four
2004/05: Finalista
2000/01: Finalista
1993/94: Espainiako Txapeldun Juniorra
1990/91: Espainiako Txapeldun Juniorra
1984/85: Asoziazio Kopako Txapelduna