BASKONIA, PASEO BAT BERE HISTORIAN ZEHAR

Imagen de la historia del BaskoniaClub Depotivo Vasconia-k saskibaloi sekzioa sortu zuen 1959 urtean.

SaskiBaskonia S.A.D. gaur egun Estatuko klubik garrantzitsuenetakoa da eta bere izenak errespetua eragiten du Europan. 2001/02 denboraldiko lorpen bikoitza baino froga argiagorik ez dago Errege Kopa eta ACB Liga irabaziz edo hiru Final Four-etan segidan parte hartu izana. Baina lorpen horietara heltzeko Klubak 1959 urtean sortu zenetik pausu asko eman behar izan ditu, batzuetan txikiak eta beste batzuetan erraldoiak. Club Depotivo Vasconia-k saskibaloi sekzio bat sortu zuen 1959 urtean.

Kirol hastapenak

Gaur egun europar goi mailan kokaturik dagoen taldea orduan Félix Ullivarriarrazua Jauna Presidente legez zuen Club Deportivo Vasconia-ren saskibaloi sekzio legez jaio zen. 1959 urtea zen Klubeko presidentziak saskibaloi sekzioa antolatzea erabaki zuenean, elkarteak kirola sustatzeko ezarrita zeukan ildoa jarraituz. Azkenik Jesús Peña Ranero zuzendaritza-kidea izendatu zen sekzio berri honen ordezkari Vicente Elejalde-k entrenatzaile kargua hartzen zuen bitartean. Azkenean pixkanaka sendotu eta fruituak ematen bukatuko zuen proiektuaren oinarriak ezarrita zeuden. Halere lorpen handiak izateko urteak itxaron behar izan baziren ere, saskibaloi talde hasiberriaren hasierak etorkizun oparoa iragartzen zuen. Bere lehenengoko denboraldian CD Vasconia bigarren tokian gelditu zen Herrialdeko Txapelketan, Corazonistas Arabako hiriburuko ikastetxe bateko taldearen atzetik.

Gorantz zetorren Vasconia 60. hamarkadan zehar Herrialdeko Txapelketa menderatu zuen taldea izan zen, bost txapelketa irabazi baitzituen. Ondoren Klubak, 1970 urtean, bere lehen titulu “ofiziala” eskuratu zuen Hirugarren Mailako txapelketan lehen postuan bukatu ondoren.

Lehen mailara igoera

Imagen de la historia del Baskonia1976 urtean kluba Basconia – Schweppes deitzera pasatu zen.

Hobetzeko nahi etengabe horren ondorioz 1972/73 denboraldian lortutako igoera aurkitzen dugu, zeinean Vasconia-k Pepe Laso entrenatzaile mitikoaren eskutik saskibaloi nazionalaren mailarik gorenean debuta egin zuen. Goi mailan jokatutako lehen partiduan erraz irabaztea lortu zuen, 92-71, Lugo-ko Breogan-en aurrean. Gogoan izateko denboraldi hartako taldea ondoko jokalariek osotzen zuten: Pinedo I, Pinedo II, "Choche" Armentia, Carlos Luquero, Amado Ubis, Ibáñez "Pichu" , Jesús Arana, José Luis Lázaro, Francisco Javier Zurutuza, Javier Buesa eta Ramón Díaz de Argote.

1976/77 denboraldian Klubaren izen ofizialaren aldaketa planteatzen da. José Luis Sánchez Erauskin Presidenteak V hizkia B hizkiarekin ordezkatzea erabaki zuen eta horrela Basconia-Schweppes deitzera pasatu zen.

Baskonia-rena bezalako hain historia zabalean logikoa da ezusteko eta dezepzioak egotea. 1980/81 denboraldian Baskonia Lehen B mailara jaitsi zen eta hurrengo denboraldian, igotzeko helburua ezarri ondoren, ohorezko mailara arrakasta handiz bueltatu zen.

ACB liga berria

Imagen de la historia del BaskoniaTaullell.S.A. ACB-ko babeslerik zaharrena da.

Taldea goi mailara bueltatzeak bat egin zuen saskibaloi liga profesional bat abiatzeko erabaki sendoarekin. Horrela 1983/84 denboraldian ACB Liga abiatu zen, txapelketa nazional gorenaren profesionalizatze osoa lortzera orientatutako enpresa proiektua hain zuzen ere, zeinean gure taldea sortzaileetako bat izan zen.

Baskonia ezin hobe txertatzen da filosofia horretan eta ACB Ligarekin batera hazten dela esan genezake. Egia esan, denboraren poderioz Real Madrid eta Barcelona klasikoei, Estatu mailan historikoki oso erakunde garrantzitsuak saskibaloian, aurre egiteko alternatiba bilakatu da beste talde batzuekin batera.

1985 urtean, Klubak lehen titulu ofiziala lortu zuen, Asoziazio Kopa, play off-etako lehen txandan kanporatutako taldeen artean jokatzen zena. Final horretan Arabatxo Baskonia inposatu zen (93 - 85) CAI Zaragoza-ren aurrean Villanueva de la Serena-n, Badajoz-en.

Garaipen honi esker Baskonia Europara lehen aldiz hurbiltzea lortu zuen. Super Cracks talde holandarraren aurrean egin zuen debuta, irabaziz, ondoren Villeurbanne frantziarraren aurrean erortzeko. Urte haietan zehar kalitate handiko hainbat jokalari atzerritar pasatu ziren Klubetik zaletuen artean oroipen onak utzirik, hala nola Essie Hollis, Terry White, Abdul Jeelani eta Larry Micheaux. Era berean Pablo Laso eta Alberto Ortega bezalako balore gazteen debuta ematen da lehen taldean.

1987 urtean oso harreman emankorra hasiko da Taulell S.A.-rekin, haren Taugres eta TAU Ceramica marken bidez, ACB-ko babeslerik zaharrena gaur arte eta kirol mailan fidelenetakoa bihurtuz.

Gertaera erabakigarri honekin batera erakundearen etorkizuna determinatzen duen beste bat ematen da. Erretiratu berri den Josean Querejeta jokalaria Klubeko presidente izendatzen da eta bere lehenengoko zereginen artean hura Kirol Sozietate Anonimo bihurtzea dago, izen berria SaskiBaskonia S.A.D. izanik.

Goi mailan kokaturik

Imagen de la historia del Baskonia2001/02 denboraldian Tau Ceramica ACB Ligako txapelduna izan zen.

Baskoniaren garapenean pausu garrantzitsu bat partiduen eskenatokia aldatzearena izan zen, Mendizorrotza pabilioi maitagarria txiki gelditzen hasi zen ikusle oldearen aurrean, eta ACB Liga-k berak gutxienez 5.000 ikuslerentzako lekua eskatzen zuen. Horregatik beste kirol gune bat eraikitzea erabakitzen da eta Arabako erakunde ezberdinekin negoziatu ondoren Vitoria-Gasteizko abereen plazaren berrikuntza abian jartzen da saskibaloi kantxa bihurtzeko. Araba Pabilioia, ondoren Buesa Arena, Klubaren historiako denboraldirik hoberenen eskenatokia izango da, ordutik aurrera Europako talderik hoberenekin maila berean lehiatzen hasiko baita.

Araba Pabilioiaren inaugurazio ofiziala 1990 urteko irailean izan zen Taugres eta Walter Berry eta Shelton Jones-en Atletico de Madrid-en artean jokatutako partiduarekin.

Josean Querejeta Klubaren buruan egonda, Baskonia estatu zein europar mailan maldak igotzen hasten da, saskibaloi ikusgarri eta enpresa proiektu sendo proposamen batekin. Vitoria-Gasteizera Sibilio, Rivas, Arlauckas, Marcelo Nicola, Velimir Perasovic edo Kenny Green-en mailako jokalariak heldu ziren.

Kirol emaitzek ez zuten heltzeko asko beharrik izan. Taugres Europan indar handiz entzuten hasi zen Lausana, Istanbul eta Vitoria-Gasteizko Saporta Kopa-ko finaletan egon ondoren. Eta finala Buesa Arena-ra heldu arte itxaron behar izan zen arrakastaren gozoa dastatzeko. Entrenatzaile lanetan Manel Comas, Buesa Arena leporaino beterik, eta Rivas, Nicola eta Garbajosa gaztetxo baten partehartze zoragarriekin, Saporta Kopak kokapen ezin hobea aurkitu zuen Baskoniaren bitrinetan.

Estatu mailan ere lorpen arrakastatsuak heldu ziren. TAU Ceramica Kopen Errege bihurtu zen Granada 95, Valencia 99, Vitoria-Gasteiz 02, Sevilla 04 eta Madril 06-an irabazi ondoren, Sevilla 94 eta Valencia 03-an finaletan egoteaz gain.

Bertako txapelketan, TAU Ceramica-k ACB titulua eskuratzeko asaltoari ekin zion 1998-99 denboraldian finalean lehenengo aldiz agertuz. Sergio Scariolo-k gidatutako taldea garaipenaren atarian gelditu zen TDK Manresa handi baten aurrean.

1998/99 denboraldia, Buesa Arena 9.500 eserlekura handitzeko beharragatik eta Euroleague-a den kontinenteko txapelketarik gorenean debutagatik, Klubaren historia aberasteko beste pausu bat, markatuta agertu zen. Handitzea 360 tona inguru duen kupula inaugurazioaz geroztik zegoen 7,62 metrotik 11,35 metrora altxatuz eta kupularen diametroa 76 metrotik 96 metrora pasatuz lortzen da.

2001-02 denboraldian heldu zen hain deseatutako saria. TAU Ceramica-k zerua ukitu zuen finalean 3-0-ko jipoi batekin Unicaja menderatu ondoren. Baskonia-k, Dusko Ivanovic-en gidaritzapean, luxuzko taldea zuen: Bennett, Corchiani, Vidal, Vidal, Foirest, Nocioni, Sconochini, Scola, Oberto, Tomasevic, Gaby Fernández eta Christos Harissis.

Aldaketa eta modernitate haizeak XX. mendearen bukaeran heldu ziren europar saskibaloira ULEB-aren sorrerarekin. Inauguratu berria zen Euroleague-n, 2000-2001, TAU-k goi mailako bere lehen europar final handia jokatu zuen Boloniako Kinder ahalguztidunaren aurka. Berdintasun maximoko bost partiduren ondoren, txapeldunaren kopa Italian gelditu zen.

TAU Ceramica-k Europako handien artean kokatzeko nahian ez zuen etsi. Eta lortu egin zuen Mosku 05, Praga 06 eta Atenas 07-ko Final Four-etan egonik. Gizarte eta kirol eragin handiko gertaera, Europako egunkari ospetsu batek adierazten zuen bezala “talde handia poltsikoko hiri batean."

Antolaketarako ahalmena

Kirol eta enpresa eginkizunetan hainbeste urtez aritzean Saski – Baskonia S.A.D.-k antolaketarako ahalmen handia erakutsi du eta haren bidez kirol ikuskizun handiak ekarri ahal izan ditu Vitoria-Gasteizera, horrek gure hiri eta herrialdeari dakarzkien onura eta irudi onarekin.

Klubak antolatutako kirol zita handien artean ACB ligako lau final, Saporta Kopako final bat, Euroleague Final bat eta Errege Kopako hiru final azpimarratu nahi ditugu.

Enpresa proiektua

Imagen de la historia del BaskoniaNex Baskonia-ren gune ludikoa Vitoria-Gasteizko Boulebard-ean.

Baskonia-ren ezaugarrietako bat etorkizunaren alde egiten duen apustua da. Kirol arrakastek egunero haren egitura guztiak sendotzeko lan egiten duen Klubaren gestioa sostengatu baino ez dute egiten.

SaskiBaskonia-k apustu handia egin zuen Vitoria-Gasteizko Boulevard-ean proiektua bultzatzeko baliabideak sortarazteko negozio sail bat eratuz. Gune ludikoa eta bezeroaren arretarako bulegoak modernitate adibide argia dira.

Baina benetako bultzada, apustu handia Baskoniaren Kirol-Hirian dago. Proiektu bakarra dugu saskibaloiaren europar esparruan. Baskoniaren Kirol-Hiriak maila goreneko kirol, mediku eta aisialdi instalazioak izango ditu eta inguruneari dagokionez arkitektura eredugarria izango du.

Hauxe dugu XXI. Mendeko Baskonia, hazten jarraitu nahi duen Kluba. Hiriarekin guztiz identifikaturik dagoen Kluba. Gero eta handiagoa den masa soziala duen Kluba. Azken finean, iragana ahaztu ez, oraina ilusioz ikusi eta poztasunez beteriko etorkizunaren aldeko apustu egiten duen Kluba.