Gure Klubaren helburuetako bat publiko guztiari zuzendutako ekintza fisikoaren bidezko bizitza osasuntsu baterako ohiturak sustatzea da. Marko honetan ulertu behar da Baskonia Fundazioaren existentzia.
Ariketa fisikoa sustatze behar hori egungo gizentasun eta gain-pisuaren problematikak eragiten du. Hauek biak baititugu gaixotasun kronikoen sorreran faktore erabakigarriak. Gaur egun Espainian, populazio helduaren erdiak baino gehiagok bietako bat jasaten du eta haurren artean portzentaje hau %40koa da.
Elikadura ez osasuntsua eta erregulartasunez egindako ariketa fisikoaren falta gizentasun eta gain-pisua agertzeko arrazoiak ditugu.
NGure gizartea ariketa fisiko gutxien egiten dutenen artean aurkitzen da, telebista ikusi zein ordenagailu aurrean egotea bezalako eginkizun sedentarioetan ordu asko emanez. Gure "Aktiba zaitez. Ez gelditu", leloarekin, pertsonak modu osasuntsuan eta kirol praktikaren abala daukaten balore sendoekin garatzea nahi dugu.
Eta helburu hau garrantzitsuagoa da oraindik haur populazioaren artean, haiek baitira gure gizartearen etorkizuna. Bizitza osasuntsu baterako balore hauek gure umeen artean modu dibertigarrian sendotu nahi ditugu, hori dela eta gure ekintzek oinarri ludiko etengabea dute, komunikatutako baloreak haien eguneroko ohituretan sendoago finka daitezen.