Fundación Baskonia 2000 urtean sortzen da bizitza jokaera osasuntsuak, kirol praktika eta kultur hobekuntza ume,gazte eta Arabako eta bere ingurune geografikoko hiritarren artean hainbat ekintzaren bidez sustatzeko.
Baskonia Fundazioa gaztea eta sortu berria bada ere, Saski - Baskonia S.A.D.-k 10 urte baino gehiagotan zehar ekintza eta ekitaldien antolaketan bildutako esperientzia dauka.
Urtero ekintza hauetan parte hartzen duten 30.000 pertsonek haien jarraitzaileekin, zein erakunde honek antolatutako azken Gabonetako Parkera hurbildutako 26.000 pertsonek, Baskonia Fundazioa abalatzen dute gure gizartean balore positiboak transmititzeko beharrezko erreferente legez.
Gaur arte antolatu izan ditugun Campus-ak, Eskolak, Party-ak, txapelketa ezberdinak, hobekuntza programak eta abar antolatzen jarraituko dugu, guztiak kirolaren bidez formazio eta entretenimendura bideratutakoak. Hauetara publikoari orokorrean zabaldutako programak gehitu behar ditugu: "3x3", ekintza ludikoak, kultur gaien inguruko lehiaketak,..." TAU Ceramica bezalako talde batek gure gizartean duen dinamismo eta deialdi ahalmena aprobetxatuz gure gain hartu dugu programak gehitze eta ekintzak dibertsifikatzearen erronka.